LG Group 1947an sortutako
produktu elektriko, telefono mugikor eta produktu petrokimikoak egiten
dituen Hego Koreako enpresa da. Gaur egun "Life's Good" (“bizitza ona da”) titularpean ere ezaguna da.
LGk definizio handiko Ultra HD telebista
merkaturatzeko “Tan real que da
miedo” kanpaina sortu zuen. Kanpaina horren barnean,
txantxen ildoa jarraituz spot desberdinak sortu zituzten. Bertan,
telebistaren irudiek duten kalitatea erakusteko, jendeari ziria sartzen zieten.
Lehenengoz, igogailua
hartzen zuten pertsonei egin zieten broma aurkitzen dugu. Hortan,
igogailuaren lurra hainbat Ultra
HD pantailekin ordezkatu eta lurra eroriko balitz bezalako efektua sortzen zuten.
Beste honetan, LG
enpresak bulego bateko leihoa Ultra HD pantaila batekin ordezkatu zuen. Bulegoan
bertan, jende desberdinari lan elkarrizketa egiten ari zirela bat-batean meteorito
batek talka egiten zuen.
Spot horiei
esker, LGk bere helburua lortu zuen. Alde batetik, parte hartzen duen jendearen
erreakzioa eta izu aurpegiari esker, ekoizten dituzten pantailen irudien
errealismoa azpimarratu zuten. Bestalde, sortutako kanpainaren bideoak arrakasta izugarria lortu eta biral bihurtu ziren. Halaber,
hainbat sare sozialetan zabaldu ziren bideoak: facebook, twitter, youtube…
Azkenik, sortutako spot desberdinak ikusi ondoren zalantza bat
gelditzen zaigu: ageri diren pertsonak aktoreak ote dira?