lunes, 28 de septiembre de 2015

LG Ultra HD kanpaina

LG Group 1947an sortutako produktu elektriko, telefono mugikor eta produktu petrokimikoak egiten dituen Hego Koreako enpresa da. Gaur egun "Life's Good" (“bizitza ona da”) titularpean ere ezaguna da.
LGk definizio handiko Ultra HD telebista merkaturatzeko “Tan real que da miedo” kanpaina sortu zuen. Kanpaina horren barnean, txantxen ildoa jarraituz spot desberdinak sortu zituzten. Bertan, telebistaren irudiek duten kalitatea erakusteko, jendeari ziria sartzen zieten.



Lehenengoz, igogailua hartzen zuten pertsonei egin zieten broma aurkitzen dugu. Hortan, igogailuaren lurra hainbat Ultra HD pantailekin ordezkatu eta lurra eroriko balitz bezalako efektua sortzen zuten.




Beste honetan, LG enpresak bulego bateko leihoa Ultra HD pantaila batekin ordezkatu zuen. Bulegoan bertan, jende desberdinari lan elkarrizketa egiten ari zirela bat-batean meteorito batek talka egiten zuen.

Spot horiei esker, LGk bere helburua lortu zuen. Alde batetik, parte hartzen duen jendearen erreakzioa eta izu aurpegiari esker, ekoizten dituzten pantailen irudien errealismoa azpimarratu zuten. Bestalde, sortutako kanpainaren bideoak arrakasta izugarria lortu eta biral bihurtu ziren. Halaber, hainbat sare sozialetan zabaldu ziren bideoak: facebook, twitter, youtube…

Azkenik, sortutako spot desberdinak ikusi ondoren zalantza bat gelditzen zaigu: ageri diren pertsonak aktoreak ote dira?

No hay comentarios:

Publicar un comentario