1. Nortzuk bultzatzen dute egitasmo hau? Zer ordezkatzen dute?
Kanpaina hau “Global Comission On Drug Policy” (Droga Politikaren Komisioa) erakundeak bultzatzen du. Erakundea nazioarteko hainbat lehendakari ohik (Kolonbia, Polonia, Portugal, Mexiko, Txile, Brasil eta Suitza) eta Kofi Annan, Paul Volcker...bezalako jende garrantzitsuk osatzen dute. 3 minutuko film labur honen bitartez, Latinoamerikan drogekin duten arazoa laburbiltzen da; drogen aurkako gerra kontatzen baita. Latinoamerikako gobernuburuei zuzenduta dagoen egitasmo honek drogek sortzen duten biolentzia eta mafiekin amaitzea du helburu.
2. Zeintzuk dira iniziatiba honen aurrekariak?
Azken aldian, herrialdeak pairatzen duen egoera larriagotu egin da. Drogek sortutako biolentzia eta erailketak portzentaje handi batean gora egin duten arren, ez da arazo berria.
- Lehenengoz, UNGASSek (Nazio Batuen Drogen Kontrol institutua) 1998an “mundo libre de drogas” lemapean eginiko batzarra aurkitzen da.
- Ondoren, komisioak 2011an informe bat egin zuen eta bertan, drogen aurkako debekuak jartzea porrot egitea zela azaltzen zuen. Gainera, sustantzien debekuen alorrean erreforma esanguratsuak proposatu zituen.
- 2012ko apirilean egindako “Cumbre de las Americas” konferentziaren eztabaida nagusia aurreko urtean proposatutako erreformak izan ziren.
- Amerikako Estatuen Organizazioak 2013ko maiatzean Estatuko buruzagiek eskatuta txosten bat egin zuen. Bertan, drogen legalizazioa politika aukeratzat jotzen zen.
3. Zein da bideoaren helburua?
Bideoaren helburuak esparru asko hartzen ditu. Lehendabizi, Drogen Politika Globalean aldaketak lortzea du xede. Arazoari aurre egiteko, kontsumoa despenalizatu beharra dagoela esaten du, hots, kontsumoa zigortzeak ez duela ezer konpontzen argudiatuz. Horretarako, gizarteak drogak “ tabu” bezala ikusteari utzi eta osasun arazo bezala ikustea lortu nahi dute.
Bestalde, narkotrafikoarekin eta krimen organizatuarekin amaitzeko aukera bezala drogen erregulazio legal arduratsua proposatzen dute. Hala, drogek sortzen dituzten kostu sozialak, biolentzia, negozio, ustelkeria eta gobernu askoren ezegonkortasunarekin bukatuz.
Laburbilduz, helburua drogen merkaturatzea eta produkzioa kontrolatu eta horrela gizartean sortutako kalteak gutxiagotzea da. Biolentzia gutxiagoko gizarte bat lortzea posible dela azpimarratzen da.
Bideoa organizazio internazionalei zuzenduta dago, horiek baitira legeak egiteko boterea daukatenak. Baina, herritarrei ere zuzenduta dagoela esan daiteke, ikusleak kontzientziatu eta gizartean dagoen drogekiko ikuspuntua aldatzeko.
Gai nagusia Latinoamerikako gizartean dagoen drogen arazoa konpontzea da. Baina arazoa ezabatzea ezinezkoa denez, modelo berriak proposatzen dira, hots, sustantzien erabilera arduratsu eta kontrolatua. Horrela, drogek sortu duten biolentziazko egoera amaituko da.
Bideoak originaltasun ukitua du; Gizartean dagoen arazo larri bat kontatzeko Erdi Arora eramaten gaituen maitagarrien ipuin bat kontatzen digu. Ipuinen bidez gauzak kontatzera ohitu gara eta horrek narrazioa errazten du. Beraz, ideiak eta egitasmoaren helburuak era argi eta ulergarrian azaltzen dira.
Bestalde, Ipuina kontatzeko eran, errekurtso literarioen erabilera azpimarratu dezakegu. Pertsonifikazioa aurki dezakegu, hots, Drugo izeneko dragoiaren bitartez drogaren kontzeptua ordezkatzen da.
Edukiaren egokitasunari erreparatuz, marrazkien erabilerak kontakizunari sinpletasuna ematen dio. Benetako irudiak erabiliko balituzte, gogorregia izango litzateke eta zenbait pertsonek ikusteari utziko liokete. Gainera, drogen kanpaina ohikoa ez izateak deigarri egiten da.
Bideo ona dela uste dut, bere xedea betetzen baitu. Izan ere, ikusleak lehen minututik amaieraraino ikustea lortzen du, bidalitako mezua bereganatuz. Hala eta guztiz ere, norbaitek gaiaren inguruan zalantza izango balu, amaieran ematen den esaldiak dena laburbiltzen dio: “Un mundo sin drogas puede ser una utopía, pero uno con menos violencia y sufrimiento puede ser real”.
8. Egitasmoaren testuingurua. politikoa, ekonomikoa eta soziala
Ezer baino lehen jakin beharra dago, trafikanteek drogen merkaturatze ziur eta merkea ekoiztearen konfiantza izateko gobernuko funtzionarioak, politikariak eta ejertzitoa kontrolatzen dituztela. Narkotrafikatzaileak produkzio eta zirkulaziorako azpiegitura ekonomiko baxua duten esparruetan, hots, Estatu ahuletan kokatzen dira.
Beraz, Latinoamerika munduan kontsumitzen diren drogen ekoizle nagusia da. Nazio Batuen Erakundearen esanetan, azken urteetan, drogen ekoizpena ugaritu egin da: Kokainaren ekoizpena Kolonbia eta Perun; Mexiko, Guatemala, Kolonbia eta Perun mitxoletarena (beharrezko osagaia opioa eta heroina egiteko). Bestalde, Mexiko, Bolibia, Kolonbia eta Paraguay dira cannabis ekoizle nagusiak.
Bertan, gehien kontsumitzen diren sustantzia ilegalak cannabisa eta kokaina dira. Heroinak indar handia dauka Mexiko iparraldean eta Kolonbian. Gainera, saltzen diren sustantzien kalitatea prezioaren araberakoa da, hots, materia merkeagoa bada osasunarentzat kaltegarriagoa izango da. Horretarako, droga gasolina, azetona edota beste kimiko batzuekin nahasten da.
Betidanik drogen inguruko legeak Estatu Batuek inposatu dituzte. Lege horiek mugimendu ugariko tokien debeku, militarizazio eta oztopatzean oinarritu dira. Aldiz, azkenaldian, Hego Ameriketako herrialdeak aldaketak bilatzeko asmoz, arazoari aurre egiteko era berriak probatzen hasi dira.
Alde batetik, herrialde askotan, drogak lantzen dituzten nekazarien eta kontsumitzaileen Giza Eskubideak ez dira errespetatzen (polizien tortura eta tratu txarrak, hilketak, kartzelatzeak...). Gainera, drogen merkatua biolentzia eta erailketekin estuki lotua dago eta horrek herrialde ekoizle zein zirkulaziokoei eragiten diela. Adibidez, 2006an Mexikon krimen organizatuaren aurka hasitako borrokak: 70.000 hildako, 25.000 desagertze derrigortu eta beldurrak sortutako milaka pertsonen lekualdaketa utzi zituen.
Bestalde, drogen munduak eraginda Latinoamerikako kartzelak jendez gainezka daude. Hala, baldintza jasangaitzen eta biolentzia askoz betetako kartzelak dira. Adibide bezala, azken hamarkadan Brasilen gatibuen biztanleria bikoiztu egin da 233.000tik 473.000arte (kartzelatze masiboa).
9. Aztertu zein da atzean dagoen komunikazio estrategia+ 10. Egin estrategia osoaren balorazio bat
Azkenik, kanpainako estrategia osoari balorazio positiboa egingo nioke. Izan ere, Latinoamerikako gizarteak pairatzen duen drogen arazoa azaldu eta jendea kontzientziatzea bilatzen du. Bizi duten errealitatearen azalpena modu ulergarri eta sinplean laburbiltzen da, jakinaren gainean ez dauden ikusleek uler dezaten.
Kanpaina egoeraren salaketa eraginkorra dela uste dut. Drogen negozioari esker batzuek poltsikoak diruz betetzen dituzten bitartean beste askoren bizitza jokoan dago. Hortaz, diru mordoa mugitzen duenez, askoren ogibide bilakatu da. Hala, herrialdeetan pairatzen den biolentzia, ustelkeria, beldurra eta osasun arazoen sortzailea bihurtuz.
Konponbide bezala, biolentzia gutxiagoko gizarte bat proposatzen dute eta hori da bideoak duen xedea. Bideoan diotenez, debekuak ez dira kontrolaren sinonimoak; debekuek kontrol eza dakarte. Debekuak merkatu ilegalaren boterea eta gaizkileen aberastasuna handitu du. Drogek sorturiko diruak ustelkeria eta gatazkak ekartzen ditu.
Beraz, ikusleari informazio gehiago bilatu eta gogoeta bat egitera animatzen dio, drogen legalizazioak gizartea hobetu dezakeela ohartaraziz. Hau da, legalizazioak aurrerakuntza soziala ekarriko luke: biztanleen lasaitasuna, osasun hobekuntza...
LOTURAK:
http://www.countthecosts.org/es/los-siete-costos/socavando-el-desarrollo-y-la-seguridad-alimentando-el-conflicto
No hay comentarios:
Publicar un comentario