viernes, 30 de octubre de 2015

Volaris eta CENATRA elkarlanean

Volaris aerolinea merkeen Mexikoko enpresak eta “Transplanteen Zentro Nazionalak” elkarlanean sortutako kanpaina aztertuko dut. Kanpaina horren helburua organoen donazioa bultzatu eta garraioa erraztea da.


Mexiko organo transplante ugariko herrialdea da. "Transplanteen Zentro Nazionalak" (CENATRA) dioenez, herrialdean 19.923 pertsonek organo transplante baten beharra daukate. Izan ere, munduan zehar operazio horiek praktikatzen dituzten 84 herrialdeetatik Mexiko 18. postuan aurkitzen da. Gainera, kasu gehienetan organoen emailea bizirauteko beharrezkoa duen hartzailearengandik urruti aurkitzen da eta horrek prozesuan zailtasunak eragiten ditu. Hala, kilometro askotako distantzietarako garraio segurua ezinbestekoa bihurtzen da.

Datu horiek kontuan izanik, 2009an Volaris aerolinea merkeen Mexikoko enpresak CENATRArekin hitzarmen bat sinatu du. Hala, bizitzak salbatzeko asmoarekin ospitale eta garraioen arteko protokoloa sortu da. Bertan, inolako gasturik izango ez duten ehun, organo eta medikuen bidaiak egitea adostu dute (dohako garraioa).

Bizitzaren aldeko erantzukizun sozialeko ekimen hau 2009an Veronica Oliverak proposatutako ideiatik sortu da. Izan ere, enpresak urte horretan "Ponle tu nombre a un avion" kanpaina sortu zuen eta bertako irabazlea den Oliverak “hegazkin bat izango banu organoen bidaiarako erabiliko nuke” adierazpena egin zuen.


Ekimena bultzatzeko, hegazkinen enpresa hainbat kanalez baliatu da. Jendearengana iristeko eta albistearen berri emateko interneten duten presentzia handia aprobetxatu dute: Facebook, Twitter, Google+, Pinterest, Instagram eta Foursquare plataformak erabiliz. Bestalde, kausa solidarioa izateari esker prentsan eta telebistan publicity-a lortu dute.

Amaitzeko, ekimena aproposa dela eta emaitza paregabeak eman dituela esan beharra dago. Emaitzek kanpaina arrakastatsua izatea eragin dute; oraingoz Volaris hegazkinen doako bidaiei esker, 121 organo eta ehun garraiatu baitira. Horregatik, gizartearen aldeko proiektuak egitea beharrezkoa dela uste dut, denengan pentsatu eta esparru handi zein txikietan besteei lagunduz. Bestalde, erantzukizun sozialeko ekintza honek Volaris enpresari irudi ona eraikitzen laguntzen dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario