Azken asteetan errefuxiatuen kanpamenduak pil-pilean dauden gaiak dira. Siriako egoerak inpaktu handia sortu du nazioarteko gizartean eta horretaz aprobetxatu da Mark Zuckerberg.
Mark Elliot Zuckerberg Facebooken asmatzailea izateagatik da mundialki famatua. Estatubatuar programatzaile eta enpresaburuak 2004an Harvard Unibertsitateko beste kide batzuekin batera Facebook sarea eratu zuen. Egun, mundu osoko pertsona aberatsenetarikoa da. Horregatik bere irudia zaintzea beharrezkoa eta ezinbestekoa da.
Hala, Facebookeko sortzaileak ONUren (Nazio Batuen Erakundea) kuartel orokorreko foro batean, munduko buruzagien aurrean, interneteko sarbidea "giza eskubidea" zela babestu zuen. Beraz, Zuckerbergek Nazio Batuen Erakundearekin batera, errefuxiatuen kanpamenduetara interneteko konexioa eramanez kolaboratu nahi zuela argudiatu zuen.
Ekintza horren helburua ez zen altruismo soila, guztiaren atzean bere enpresaren irudi positiboa mantentzea baitzegoen. Beti egin duen bezala, gizartearen gaitzekiko interesa zuela eta munduko jendeaz arduratzen zenaren ideia zabaldu nahi zuen; bera eta bere enpresa solidarioak zirela erakutsiz. Gainera, interneteko erabiltzaileak handitzeak, teknologia enpresek eskainitako zerbitzuak jende gehiagok erabiltzea ekarri eta horri esker onurak ugarituko ziren.
Ekintza iragartzeko kanal desberdinez baliatu ziren. Alde batetik, prentsaurrekoa eta interneteko euskarria erabili zuten. Bestalde, gizarte intereseko eta ekintza solidario bat aurrera eramateak publicity-a (prentsa idatzian zein telebistan) izatea eragin zuen. Laburbiltzeko, sortutako kanpaina gerra errefuxiatuei doako konexioa eskainiko zien proiektua aurrera eramatea zen; Internet ahalik eta jende gehienarengana iritsiz.
Nire ustez, Facebooken komunikazioa oso ona da, beraien helburua lortzen dutelako. Kanpaina desberdinen bitartez jende gehiengoarengana iritsi eta irudi onuragarria mantentzen dute. Izan ere, lantzen dituzten eginkizun desberdinei esker publicitya eskuratzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario