Beldur Barik programa 2009an sortu zen. Hasiera batean Berdinsarearen, hots, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eta berdintasunaren aldeko udalen sareak jarri zuen abian. Orain aldiz, hainbat administrazio lokalen laguntzaz jarraitzen du aurrera. Alde batetik, Berdinsarea- Eudelen eta Araba, Gipuzkoa eta Bizikaiako Foru Aldundiaren bultzadarekin, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du. Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatearen, EITB-ren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza ere badauka.
Beldur Barik indarkeriaren aurka egitea xede duen kanpaina da. Programaren helburua herritarren kontzientziazioa eta inplikazioa bilatzea da; publikoak aktiboki parte hartzea, ikus-entzunezkoak egin eta web orrialdean elkarbanatuz. Hala, webgunean sexismoaren aurkako eduki eta ekimenak aurkitzen dira. Horretarako, orrialdea atal desberdinetan banatuta dago: gaia, parte-hartu, ekimenak, lehiaketa, topaketa, zure herria eta kontaktua.
Lehiaketan parte-hartzaileek eginiko ikus-entzunezko lanak azaltzen dira. Bertan, lehenengo ediziotik, hau da, 2010. urtetik orain arte izandako filmen bilduma ageri da. Gainera, txapelketako sariak banatzeko jaialdia antolatzen da eta bertan antzerki, kontzertu, tailer eta bestelako hainbat ekintza aurkitzen dira.
Lehiaketan parte-hartzaileek eginiko ikus-entzunezko lanak azaltzen dira. Bertan, lehenengo ediziotik, hau da, 2010. urtetik orain arte izandako filmen bilduma ageri da. Gainera, txapelketako sariak banatzeko jaialdia antolatzen da eta bertan antzerki, kontzertu, tailer eta bestelako hainbat ekintza aurkitzen dira.
Aipagarria da, kanpainak interneten duen presentzia, jendearengana iristeko twitter, facebook edota youtube bezalako kanalak darabiltza.
Amaitzeko, kanpaina ona dela esan beharra dago. Izan ere, modu sinple batean jendearen arreta deitu eta parte-hartzea eragiten du. Horrela, portaera zein eraso sexistak salatu eta egoeraren gogoeta eraginez. Berdintasuna bizitzako esparru guztietara heltzea ezinbestekoa da eta horregatik mota honetako ekintzak bultzatu behar dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario