UNICEF (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa) 1950ean Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak sortutako erakundea da. Erakundearen sorreratik hainbat kanpaina egin dituzte; 2014an Oniria7TBWA eta Viento Sur agentzien elkarlanarekin UNICEF Paraguayk “Jugueterias de luto” kanpaina sortu zuen.
Paraguayn egunero batezbeste lau jaioberri
hiltzen zirela jakinez, egitasmoa aurrera eramatea pentsatu
zuten. Proposatu zuten kanpainaren helburua osasun
zerbitzuen egoera hobetu eta horrela saihestu daitezkeen emakume zein
jaioberrien heriotzak ekiditea zen.
Mezua zabaltzeko,
Asuncion hiriburuko hainbat jostailu-dendako erakusleihoak doluz jantzi
zituzten. Beltzez jantzitako jostailuez gain,"jaioberri batek
bizitza aldatzen dizu, bere heriotzak ere" mezua
jartzen zuen. Hala, hedapen handiena lortzeko sare sozialetan #CeroMuertesEvitables hashtag-a
erabiltzea proposatzen zen.
Amaitzeko, kanpainak
emaitza ikaragarriak izan zituen; biral bihurtu eta gizartean inpaktu handia
lortuz. Doluzko jostailu- dendak albiste izan ziren euskarri desberdinetan
(telebista, irrati, internet eta prentsa). Horrela, gobernuei presioa egin eta
ondorioz osasun zerbitzuen aurrekontua igotzea lortu zuten. Izan ere,
ospitaleentzat ginekologo zein pediatra gehiago kontratatzeaz
gain, teknologia berrietan inbertitu zuten. Bestalde, Nazio Batuen
agentziak bidalitako txosten batean ageri zenez: Paraguayn amen eta jaioberrien
heriotzak %30ean gutxitu ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario