martes, 20 de octubre de 2015

Komunikazio aholkulariak eta kazetariak

AEBtako Lanbide Estatistiken Bulegoak 2013an egindako ikerketa batean azaltzen denez, komunikazio aholkulariak kazetariei partida irabazten ari dira. Izan ere, 2013an kazetarien soldatak batezbeste urteko 35.600dolarretara jaitsi eta komunikazio kontsultarienak 54.940 dolarretara igo ziren. Gainera, komunikazio eta harreman publikoen langileen eskaria handitu egin zen, hots, AEBtan kazetari bakoitzeko 5 kontsultari izanik. 
Españako egoera antzekoa da. Komunikazio aholkulari profesionalen %39,4ak batezbeste urteko 30.000-60.000 euro bitarteko ordainsaria jasotzen duen bitartean, komunikazio hedabide batean lan egiten dutenak dira gutxien ordainduak (batazbeste urteko 26.359euro).


Albistea ikusgai hemen
Testu honetan, egun komunikazioaren esparruak lan munduan bizi duen egoera azaltzen da. Prnoticias interneteko webgunean argitaratutako albiste hau komunikazioa interesatzen zaien irakurleei zuzenduta dago.
Nire iritziz, informazioa ematerakoan datu ugari eskaintzeak albisteari aberastasuna eta sinesgarritasuna ematen dio. Izan ere, azaldutako datuak iturri desberdinetatik eskuratuak dira: Wellcomm II.Txostena, Europako Komunikazio eta Harreman Publikoen Edukazio eta Ikasketen Elkartea, Europako Komunikazio Zuzendarien Elkartea eta AEBtako Lanbide Estatistiken Bulegoa. Horrela informazioa kontrastatua eta egiazkoa dela argi usten du.
Aipagarria da,  albistea aldi berean ona eta arriskutsua dela. Alde batetik, komunikazio kontsultarien lanbideak duen oparotasuna berri ikaragarria da. Soldatak handiagotzeak eta profesionalen eskariak pozten nauen arren, kazetaritzak bizi duen uneak ikaratzen nau. Kazetarien eskariak gutxiagotzea, esparruko langile asko langabezian izatea eragin du. Hala, kazetarien soldatak jaitsi eta finantzazioak behera egiteak, kazetaritzaren kalitatea kaltetzen duela iruditzen zait.
Laburbiltzeko, sektore berbereko langileen artean desberdintasun nabarmenak egotea kaltegarria dela pentsatzen dut. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario