Hainbat
dira munduan zehar animalien defentsan egiten diren ekintzak eta erakundeak. Izan
ere, animalien aurkako tratu txarrak ematen dira eta horren aurkako kanpaina
proposatzen du Rémi Gaillardek.
Rémi Gaillard zuzendari eta umorista frantsesa txantxen
sketchak internetera igotzeagatik da internazionalki ezaguna. Era askotako
bideoak igotzen ditu eta okasio honetan egindako sketchak gizarteari gogoeta
egitera bultzatzen dio.
Frantzian Ingurumen eta Baliabide Naturalen Idazkaritzak (SEMARNAT) urte hasieran itsasoko edozein animalia ikuskizun ibiltarietarako erabiltzea debekatu zuen. Horren helburua animalien bizitza hobetzea eta kondizio penagarrietan egiten diren lekualdaketak ez sufritzea zen.
Aurrekari hori baliatuz, Gallardek “Human World” izeneko kanpaina sortu zuen. Kanpainaren bideoa Montpellier Frantziako hirian grabatuta dago eta
helburua hiritarrei gatibutasunean bizi diren animalien egoeraz
kontzientziatzea da; alderantzikako mundu batez baliatuz.
Proposatutako mundu horretan, jendea ikuskizun bihurtzen da. Hori lortzeko, Gaillard eta beste bi lagun kaleetatik bale urdin, izurde eta orkaz mozorroturik hiritarrei
argazkiak zein bideoak atera, arrantzatu edota janaria ematen diete. Hala, hausnartzera gonbita egin eta animaliei gizakiok ematen diegun tratua salatzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario