miércoles, 28 de octubre de 2015

Emma Watson arropa sostengarria

Jakina da pertsonaia ospetsuek beraien irudia landu eta publikoaren iritzi positiboa lortzeko gogor jarduten dutela. Nazioartean ezaguna den Emma Watson aktore famatua horren adibidea da.

Watson "Harry Potter" sagaren filmetan Hermione gaztearen papera egiteagatik da ezagun eta horrek hainbat ate ireki dizkio. "Time" aldizkariak 2015ean egindako "Eragin handiko 100 pertsonen" zerrendan gehitu zuen eta ONU erakundearen "Borondate Onaren enbaxadorea" da.



Egun, kausa sozialen mesedetan ekintzak sortu eta horietan parte hartzeagatik fama ona dauka. Gehienetan emakume eta gizonen alde egindako kanpainen protagonista izan bada ere, oraingo honetan ingurumenean oinarritu da. Aurrekari bezala, 2013an "People Tree" markarekin elkarlanean jardun eta ingurugiroarekin begirunezkoa zen arropa linea sortu zuen.

Okasio honetan, moda industriaren produkzioan eredu sostengarri bat bultzatzen duen "The Green Carpet Challenge" erakundearekin bat egin du. Ekimenaren helburua diseinatzaileei ingurugiroarekin adeitsuak diren jantziak sortu eta alfonbra gorrian erabiltzera animatzea da. Hortaz, modu etiko, ekologiko eta sostengarri batean sortutako arropaz janztera bultzatzen duen kanpaina da. Hala, modaren industriak gizartean eta ingurumenean eragindako inpaktua ekidin eta saldutako arropen irabaziak herrialde pobreenetako nekazari zein eskulangileentzako izango dira.


Proiektuari eusteko kanal desberdinak erabili dira: internet eta euskarri tradizionalak (telebista eta prentsa). Watsonek bere instagram kontu ofizialean natura errespetatuz sortutako arropekin egindako look-en argazkiak igo eta nola izan diren ekoiztuak azaltzen du. Aipagarria da, "Regreseion" filmaren aurkezpena aprobetxatuz prentsaren aurrean ekimen honen garrantziaz jarduteak eta gizarte intereseko ekintza bat izateak publicity-a (prentsan eta telebistan) lortzea eragin dutela.

Azkenik, kanpainaren ideia eta aurrera eramateko modua egokiak direla uste dut. Izan ere, bi aldeek (Emma Watson eta "The Green Carpet Challenge" erakundea) irabazten dute. Alde batetik, Watsonek bere ospeaz baliatuz, kanpainari indarra gehitzen dio eta horri esker, jendartean ezaguna egitea lortzen du. Bestalde, aktoreak bere irudia hobetzea eragiten du. Gizarteaz eta ingurugiroaz arduratzen dela ematen du, horrela bere irudia onuragarria izaten jarraituz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario