Titulua: Black Mirror: The National Anthem Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea:
2011 Iraupena: 45 minutu
Zuzendaria: Charlie Brooker eta Otto Bathurst Gidoilaria: Charlie Brooker
Produkzio-etxea:
Zeppotron Musika: Stephen McKeon
Igorpen-data: 2011ko abenduaren 4a
Aktoreak: Rory Kinnear, Lindsay Duncan, Lydia Wilson, Tom Goodman- Hill, Donald Sumpter, Allen Leech, Anna Wilson-Jones, Sophie Kennedy Clark eta Jay Simpson
-
Gaia:
Kapitulu
hau thriller politikoa da. Bertan, iritzi publikoak eta internetek duen
botereaz eta baita informazioaren hedatze azkarraz hitz egiten da.
-
Sinopsia:
Michael Callow,
Ingalaterrako Lehen Ministroak, bideo-mehatxu bat jasotzen du. Bertan, Susana
printzesa bahiketaz informatu eta bera askatzeko Callowek jarraitu beharreko pausoak azaltzen dira. Bideoak Callowi 16:00ak baino lehen, telebista
publikoko zuzeneko saioan, txerri batekin erlazio sexualak izatera behartzen
dio. Pausoak behar bezala jarraitu ezean, bahitzaileak printzesa erailiko duela
dio. Bideoa internetetik barrena dago eta hainbat pertsonengana iritsi da.
Hortaz, Callowek egoeraren aurrean
irtenbidea bilatu beharko du...
-
Protagonista:
Kapituluaren
protagonista Michael Callow, Ingalaterrako Lehen Ministroa da. Nahiz eta bere
adin zehatzik ez esan, 30-40 urte bitarteko gizonezkoa dela antzeman daiteke.
Bere kargua publikoa denez, itxura ona dauka eta hori zaintzeaz arduratzen da.
Diru maila ona duen gizon osasuntsua dela esan daiteke, bere adizioez ezer
gutxi baitakigu.
Egoera
familiarrari erreparatuz, ezkonduta dagoela ikusi dezakegu, bere emaztea kapitulu
osoan zehar ageri baita. Serie hasieran, ongi konpontzen diren bikote zoriontsua
izan arren, gora-beherek pareja krisia sortu diete. Hala, iritzi publikoaren
aurrean elkarrekin pozik daudenaren itxurak egiten badituzte ere, ez dira ongi konpontzen.
Bestalde,
izaera lasaia duen pertsonaia da. Egiten dituen ekintza guztiak bere idazkariak
eta taldekideek aholkatuak dira. Iritzi publikoak portaera moldatu eta bere irudia
uneoro zaindu beharra ekarriko dio. Horrela, pertsonaia publikoa izateak dakarren
presioak bere buruarekiko errespetuarekin amaitu eta umiltzera eramango dio.
Laburbiltzeko, Michael Callow panpina mediatiko bat izateaz gain, autoestimu laboral zein pertsonalik ez dituen
pertsonaia da.
- HHPPkoari dagokiona:
Ingalaterrako
Gobernua irudi krisia bizitzen ari da. Harreman Publikoen lan-eremuari begira,
Lehen Ministroaren idazkariaz eta komunikazio gabineteaz hitz egiten dugu.
Beraiek, Ingalaterrako Lehen Ministro eta bertako Gobernuarentzat lan egiten
dute.
HHPPen
eginbeharra, Ministroaren irudia garbi mantentzea eta egoerak sortutako krisi
instituzionalari aurre egitea da. Hasieran, bideo-txantajearen berria ez
zabaltzeko distrakzioak bilatzen saiatzen dira. Beraz, herritarrei gertatutakoa
ezkutatzeko asmoarekin, hedabideekin kontaktuan jarri eta albistea ez zabaltzeko
ordena ematen diete. Baina, beste komunikabide batzuek albistearen berri eman
eta hedabide guztiak kasuaz informatzen hasten dira.
Seriean
zehar zentsura aplikatu nahi dutela ikusten da. Alde batetik, hiritarrengana
iritsi ez dadin, bideoa sare sozialetatik borratzen da. Bestalde, Lobbya egiten
saiatzen dira, hots, gauerdiaren ondoren gertakizunaren irudiak gordetzea
delitua dela dioen legea aplikatzen dute.
Bestalde,
hedabideek eta herritarrak ministroaz diotena aztertzen dute. Hortaz, iritzi
publikoa, hau da, jendeak duen irudia zein den ezagutu behar dute. Horretarako,
gertakizunaren eta ministroarekiko biztanleen usteak edota ikuspuntuak ezagutu
nahian, ikerketak antolatzen dituzte.
Gainera,
enkuesta horietan, uneoro jendearen pentsamendu aldaerak jakin eta horien
arabera aholkulari lanetan jarduten dute. Beraz, Callowi krisi egoera larri
horren aurrean zer egin eta nola jokatu aholkatzen diote. Egingo dituen
ekitaldi guztiak antolatuz (hizketaldiak, prentsa agerpenak...).
Amaitzeko,
kapituluaren amaieran, Ministroaren irudi kanpainan lanean ari direla ikusi
dezakegu. Gertakizunak izan eta urte batera, UKN albistegien bitartez, bere
irudi positiboa eraikitze lanean ari dira. Beraz, errealitatea horrela ez den
arren, publikoari Ministroak bere emakumearekin bizitza zoriontsua eta ekitaldi
solidarioetan parte hartzen duela helarazten diote.
-
Bechdel testa:
"The
National Anthem" kapituluak ez du Bechdel testa gainditzen. Kapituluan
zehar generoen arteko berdintasunik ez dagoela esan daiteke, hots, ez baititu
testak proposatutako oinarriak betetzen. Izan ere, kapituluan zehar bi emakume
baino gehiago badaude ere, agertzen diren emakume gehienek ez dute izenik; ezta
beraien arteko elkarrizketarik ere.