martes, 1 de diciembre de 2015

Black Mirror


Titulua: Black Mirror: The National Anthem                               Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2011                                                                                Iraupena: 45 minutu 
Zuzendaria: Charlie Brooker eta Otto Bathurst                         Gidoilaria: Charlie Brooker
Produkzio-etxea: Zeppotron                                                     Musika: Stephen McKeon   
Igorpen-data: 2011ko abenduaren 4a
Aktoreak: Rory Kinnear, Lindsay Duncan, Lydia Wilson, Tom Goodman- Hill, Donald Sumpter, Allen Leech, Anna Wilson-Jones, Sophie Kennedy Clark eta Jay Simpson


- Gaia:
Kapitulu hau thriller politikoa da. Bertan, iritzi publikoak eta internetek duen botereaz eta baita informazioaren hedatze azkarraz hitz egiten da.

- Sinopsia:
Michael Callow, Ingalaterrako Lehen Ministroak, bideo-mehatxu bat jasotzen du. Bertan, Susana printzesa bahiketaz informatu eta bera askatzeko Callowek jarraitu beharreko pausoak azaltzen dira. Bideoak Callowi 16:00ak baino lehen, telebista publikoko zuzeneko saioan, txerri batekin erlazio sexualak izatera behartzen dio. Pausoak behar bezala jarraitu ezean, bahitzaileak printzesa erailiko duela dio. Bideoa internetetik barrena dago eta hainbat pertsonengana iritsi da. Hortaz, Callowek egoeraren aurrean irtenbidea bilatu beharko du...

- Protagonista:
Kapituluaren protagonista Michael Callow, Ingalaterrako Lehen Ministroa da. Nahiz eta bere adin zehatzik ez esan, 30-40 urte bitarteko gizonezkoa dela antzeman daiteke. Bere kargua publikoa denez, itxura ona dauka eta hori zaintzeaz arduratzen da. Diru maila ona duen gizon osasuntsua dela esan daiteke, bere adizioez ezer gutxi baitakigu.

Egoera familiarrari erreparatuz, ezkonduta dagoela ikusi dezakegu, bere emaztea kapitulu osoan zehar ageri baita. Serie hasieran, ongi konpontzen diren bikote zoriontsua izan arren, gora-beherek pareja krisia sortu diete. Hala, iritzi publikoaren aurrean elkarrekin pozik daudenaren itxurak egiten badituzte ere, ez dira ongi konpontzen.

Bestalde, izaera lasaia duen pertsonaia da. Egiten dituen ekintza guztiak bere idazkariak eta taldekideek aholkatuak dira. Iritzi publikoak portaera moldatu eta bere irudia uneoro zaindu beharra ekarriko dio. Horrela, pertsonaia publikoa izateak dakarren presioak bere buruarekiko errespetuarekin amaitu eta umiltzera eramango dio.

Laburbiltzeko, Michael Callow panpina mediatiko bat izateaz gain, autoestimu laboral zein pertsonalik ez dituen pertsonaia da.

- HHPPkoari dagokiona:
Ingalaterrako Gobernua irudi krisia bizitzen ari da. Harreman Publikoen lan-eremuari begira, Lehen Ministroaren idazkariaz eta komunikazio gabineteaz hitz egiten dugu. Beraiek, Ingalaterrako Lehen Ministro eta bertako Gobernuarentzat lan egiten dute.

HHPPen eginbeharra, Ministroaren irudia garbi mantentzea eta egoerak sortutako krisi instituzionalari aurre egitea da. Hasieran, bideo-txantajearen berria ez zabaltzeko distrakzioak bilatzen saiatzen dira. Beraz, herritarrei gertatutakoa ezkutatzeko asmoarekin, hedabideekin kontaktuan jarri eta albistea ez zabaltzeko ordena ematen diete. Baina, beste komunikabide batzuek albistearen berri eman eta hedabide guztiak kasuaz informatzen hasten dira.

Seriean zehar zentsura aplikatu nahi dutela ikusten da. Alde batetik, hiritarrengana iritsi ez dadin, bideoa sare sozialetatik borratzen da. Bestalde, Lobbya egiten saiatzen dira, hots, gauerdiaren ondoren gertakizunaren irudiak gordetzea delitua dela dioen legea aplikatzen dute.

Bestalde, hedabideek eta herritarrak ministroaz diotena aztertzen dute. Hortaz, iritzi publikoa, hau da, jendeak duen irudia zein den ezagutu behar dute. Horretarako, gertakizunaren eta ministroarekiko biztanleen usteak edota ikuspuntuak ezagutu nahian, ikerketak antolatzen dituzte.

Gainera, enkuesta horietan, uneoro jendearen pentsamendu aldaerak jakin eta horien arabera aholkulari lanetan jarduten dute. Beraz, Callowi krisi egoera larri horren aurrean zer egin eta nola jokatu aholkatzen diote. Egingo dituen ekitaldi guztiak antolatuz (hizketaldiak, prentsa agerpenak...).

Amaitzeko, kapituluaren amaieran, Ministroaren irudi kanpainan lanean ari direla ikusi dezakegu. Gertakizunak izan eta urte batera, UKN albistegien bitartez, bere irudi positiboa eraikitze lanean ari dira. Beraz, errealitatea horrela ez den arren, publikoari Ministroak bere emakumearekin bizitza zoriontsua eta ekitaldi solidarioetan parte hartzen duela helarazten diote.

- Bechdel testa:
"The National Anthem" kapituluak ez du Bechdel testa gainditzen. Kapituluan zehar generoen arteko berdintasunik ez dagoela esan daiteke, hots, ez baititu testak proposatutako oinarriak betetzen. Izan ere, kapituluan zehar bi emakume baino gehiago badaude ere, agertzen diren emakume gehienek ez dute izenik; ezta beraien arteko elkarrizketarik ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario