Bideojokoen industriak komunikazio arloan lan handia egiten du. Horren
adibide da mundu mailan oso ezaguna den,
E3 (Electronic
Entertainment Expo) izeneko konbentzioa. Izan ere, bideojokoen industriako erakusketa garrantzitsuena da eta bertara bideojoko maitaleak, profesionalak, analistak eta hedabideak hurbiltzen dira.
E3 Los Angeles hirian urtero ospatu eta edizio guztietan 100 herrialdetik gora batzen ditu. 1995etik aurrera egiten duten konbentzioaren helburua bideojokoen munduan izandako sorkuntzak eta berrikuntzak erakustea da. Beraz, horrelako ekimen bat egin eta aurrera eramateko harreman publikoko langile eta estrategiez baliatzea ezinbestekoa da.
Konpainiak gehienbat filtrazioaz eta informazioaren aurrorapenaz baliatzen dira. Hala, enpresek beraien irteeren edota etorkizunaren inguruko txutxu-mutxu desberdinak eragiten dituzte. Horri esker, ikuslearen ebentuarekiko zein bideojokoarekiko duen arreta handiagotzea eragiten dute.
Aipagarria da, prentsa oharrak idatzi, hedabideekin kontaktuan jarri eta jazoerara gonbidatzen zaiela. Horrela, publicitya bilatzen dute; hedabideetan E3ri buruz hitz egitean, mezua indartu eta jende gehiengoarengana iristea lortu nahi dutelako.
Emaitzei begira, ongi jorratutako komunikazioa dela esan beharra dago. Izan ere, hedabide internazionalek ebentuaren inguruko albiste, elkarrizketa edota erreportajeak egitea, mundu mailan ezagunak izatea eta hainbat jende beraien herrialdeetatik Los Angelesera bidaiatzea lortu baitute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario