“Frigo” izozki markaren bidez, Unilever multinazionalak “Soy Frigo” kanpaina sortu zuen. Kanpaina aurrera eramateko,
Evercom agentziarekin elkarlanean jardun zuten. Izan
ere, Evercom 1996an sortutako komunikazio kontsultore eta Harreman Publikoen esparruetan espezializatuta
dagoen agentzia da.
Unilever konpainia oso indartsua da, bere presentzia 190
herrialde baino gehiagotan baitago. Konpainiaren baitan hainbat marka ezagun
hartzen ditu, adibidez: Flora, Dove, Magnum,
Axe, Ligeresa, Calvé…
Mundu-mailako ekimena den “SoyFrigo”
kanpaina gazteentzako lan proiektua da. Españaren kasua aztertuz, gazteen
langabezia-tasa %50a baino handiagoa denez, egoera kezkagarri horri irtenbide
bat bilatu behar zitzaion. Helburua, Frigoren udako kanpainan gazteentzako lan-postuak sortzea zen. Beraz, konpainiak helarazten zuen mezua: gazteen langabezia murrizteko eginkizunari esker, 2015 urtean 500 lanpostu sortu eta 2020an mundu-mailan 100.000 lanpostu izatera iristea lortuko zuen enplegu eta ekintzaile programa sortzea zen.
Kanpaina aurrera eramateko, parte-hartzaileek aukeraketa prozesu bat gainditu
eta izozkien kudeaketa zein salmenta egiteko gailu mugikor vintageez (izozki karroak,
bizikletak, kioskoak, patinak...) baliatuko ziren. Ez zuten lan ordutegi
zehatzik, hots, gazte bakoitzak bere beharrizan eta lan postuaren kokapenaren
arabera lan ordutegia kudeatu behar zuen.
Frigok hedabideetan beraien ikuspena handiagotu eta proiektua
ezagun egiteko komunikazio lan ikaragarria egin zuten. Horretarako, hedabide
ezagunei deitu eta programa Madrilen azaldu zen. Bertara, TVE, Onda Madrid, El Mundo
edota El Economista bezalako
hedabideak gerturatu eta hedabideetan proiektuaren aurkezpenaren berri eman
zuten. Hori gutxi balitz, sare sozialez gain, telebista edota irrati kateetan entrebistak
eta erreportajeak kudeatu zituen.
Emaitzei erreparatuz, proiektua sare sozialetan arrakasta
bihurtu zen. Proiektua martxan jarri eta bi hile igaro ondoren, 88 inpaktu
sortu zituen. Bestalde, “SoyFrigo” kanpainak publizity ugari izatea lortu zuen; beste batzuen artean, aipagarriak dira: El Econosmistako irakurleekin kontaktua, “Para todo La2” programaren zuzeneko tertulietan presentzia edota “El programa de Ana Rosa” aldizkarian eskuratutako erreportajea.
Nire aburuz, kanpainak komunikazio biribila izan zuen. Hedabide handietan tokia egitea lortu zuen eta hori baloratzekoa da. Izan ere, enplegutasuna handitzea xede zuen kanpaina honek Frigoren irudiari on egin zion. Hala, irudi positiboa kudeatzeko modu ona dela esan beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario