Titulua: 99 francs Oinarritua: 13,99 euros eleberria
Urtea: 2007 Iraupena: 100 minutu
Herrialdea: Frantzia Zuzendaria: Jan Kounen
Gidoilaria: Jan Kounen eta Nicolas& Bruno Produkzio-etxea: Arte France
Aktore nagusiak: Jean Dujardin, Jocelyn Quivrin, Patrick Mille, Vahina Giocante, Elisa Tovati
Musika: Jean-Jacques Hertz, Erin O' Hara, Francois Roy
Sariak: 2007an Cesar sarietan opera prima hoberenaren izendapena
- Gaia:
Komediazko film hau, publizitate munduaren eta mendebaldeko kontsumo gizartearen kritika zorrotza da.
- Sinopsia:
Octave Parangok Pariseko "La Ross" publizitate agentzia garrantzitsuan egiten du lan. Sormen- sailean jarduten du eta bezeroen marketing zuzendariek bere ideiak epaitzeaz gogaituta dago. Horregatik, lanetik kanporatu eta behar baino lehenagoko erretiroa eskuratzeko edozer egiteko gai izango da.
- Protagonista:
Filmaren protagonista Octave Parango izeneko komunikazio arloko langilea da. 30-40 urte bitarteko gizonezkoa da. Moralik ez duen pertsonaia bat da, diruagatik edozer egiteko gai den horietakoa. Aberatsa eta klase sozial altukoa izan arren, gehiago nahi du, ez da duenarekin konformatzen.
Bere egoera familiarraz gutxi dakigu, soilik, pelikulan zehar Sophietaz maitemintzen dela esan dezakegu. Elkarrekin denbora gutxi egon ondoren utzi egiten dute eta protagonista guztiz bakarrik gelditzen da. Bestalde, bizitza sozial eskasa dauka, ez du benetako lagunik.
Bere izaerari erreparatuz, autoestima laboral eta pertsonal altua daukan pertsona ematen du, beregan seguritate handia helarazten baitu. Lanean onena dela dioen arren, benetan duen seguritate falta ezkutatzeko egiten duela uste dut. Guztiz pertsona diruzalea da, pelikula hasi bezain pronto bere burua txanpon batzuen truke saltzeko gai dela jakin dezakegu . Diruak mugitzen dio; dena erosi daitekeela uste eta dirua edozertan xahutzen duten horietakoa da. Hortaz, harroputza, axolagabea eta superfiziala dela esan dezakegu.
Parangok adizioz beteriko bizitza arriskutsua darama. Hala, droga legal zein ilegalen kontsumitzailea da, besteak- beste, alkohola, tabakoa, kokaina zein LSD zalea da. Gainera, uneoro sexua praktikatzen edota festetan ikusten dugu.
- HHPPkoari dagokiona:
Aurretik esan bezala, Parangok "La Ross" munduko agentzia handienetarikoan egiten du lan. Agentziara hurbiltzen diren bezero desberdinentzat egiten du lan, enpresa, erakunde zein pertsona desberdinentzat. Pelikulan komunikazio arloko langile eta departamentu desberdinak ikus daitezke; hortaz, agentzia bat barrutik nolakoa den hobeto ulertzeko balio dezakete: sormen departamentua, arte-zuzendaria, copy...
Bere eginbeharra bezeroekin biltzea eta hedabideekin konektatzea da. Bezeroen irudia aztertu eta ikertzeaz arduratzen da. Horren arabera, bezeroek ikusi nahi dutena azaldu eta aholkuak ematen dizkie.
Laburbiltzeko, enpresaren irudia eta salmentak hobetzeaz arduratzen da. Bezeroak ospea lortzea du helburu eta horretarako copy lana, biltzarrak, castingak, ikerketak... egiten ditu.
- Bechdel testa:
99 francs filma ikusi ondoren, ez duela bechdel testa gainditzen ikusi daiteke. Testaren oinarriak ez ditu betetzen, hau da, genero- desparekotasun argia dauka. Nahiz eta filmean emakumezko bi pertsonaia baino gehiago agertu, horietako askok ez dute izenik ezta elkarren arteko hizketarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario