Enpresen helburua beraien erosleekin erlazionatzea da eta horretan jarduten
dute Harreman Publikoek. Baina, azken urteetan komunikazioaren testuingurua
aldatu egin da eta ondorioz Harreman Publikoetako langileak aldaketetara moldatu behar izan dira: ingurugiro
parte hartzaile, sozial zein interaktibora.
Hortaz, sare sozialak komunikaziorako tresna paregabeak bihurtu eta kontsumitzaileak
pasibotasunetik aldendu dira; aktiboki markekin komunikatzen hasiz. Sare sozialei esker, enpresek publikoarekiko kontaktu zuzena izan, beraien irudi digitala hobetu eta bezeroen konfiantza
irabazi dezakete. Gainera, interneten bidez, enpresek erosleen iritziak ezagutu, gertutasuna helarazi eta beraiekin erlazionatu daitezke.
Albistea ikusgai hemen
Testu hau Cristina
Acedek, UOCko irakasle kolaboratzaile eta komunikazioko aholkulariak egiten
duen hausnarketa da. Bertan, berak idatzitako "Relaciones públicas 2.0. Cómo gestionar la comunicación corporativa en el entorno digital" izenburua duen liburuan jorratzen dituen gaiez jarduten du.
Egileak enpresak erosleekin konektatzeko internetek eskaintzen dituen posibilitate anitzez eta sare sozialen garrantziaz hitz egiteko COMeIN webguneko artikulu bat erabiltzen du. Webgune hori hau da, Universitat Oberta de Catalunyako (UOC) Informazio eta Komunikazio Zientzia Ikasketen Aldizkarian argitaratu zen.
Nire ustez, egileak egun Harreman
Publikoen lanbideari digitalizazioak ekarritako aldaketak, abantailak eta enpresek erosleekin harremanak sortzeko
erabiltzen dituzten estrategiak era garbian azaltzen ditu. Gainera, sare sozialen erabilera egokiaz hitz
egiten du, ongi erabiliz lor daitezkeen emaitzak aipatuz. Izan ere, kasu arrakastatsuak izendatzeko hainbat
adibidez baliatzen da: David Bowieren disko berriaren promozio kanpaina, Bayernek Pep Guardiolari egindako fitxaketa...
Azkenik, internet eta sare sozialen erabilera orokortu
dela dio, Vaticanoa ere
gehitu baita Twitterera Benedicto XVI
kontu izenarekin. Horregatik, esan dezakegu digitalizazioaren aroak ez duela
inor axolagabe uzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario